XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Komunikazioaren teoriak irekitako ikuspegi berriak, eskierki, metodo originalak gertatu dira, ordudanik analisi zorrotz baten menpe jar daitezkeen objektuak zeinuak tratatzeko elaboratu behar izan direnak, nahiz eta haien zenbatekoa handiegia izan mekanika klasikoarentzat, baina artean murritzegia termodinamikaren printzipioak aplikagarri izan dakizkien.

Hizkuntza morfemaz zenbait milakada eginik dago, eta kalkulu mugatuak aski dira fonemen maiztasunean erregulartasun esanguratsuak apartatzeko.

Horrelako alor batean, lege estatistikoen aplikazio-atalasea jaitsi egiten da, eta aldi berean igo egiten da eredu mekanikoak erabiltzea posible bilakatzen den abiapuntuarena.

Eta kolpe berean, fenomenoen handitasun-ordena antropologoa ohiturik dagoenera hurbildu egiten da.

Ikerketa estrukturaletan gaur egungo egoera, beraz, antropologian ondorengo hau da.

Lortu da zenbait fenomeno isolatzea, estrategiaren eta komunikazioaren teoriek ikerketa zorrotzerako jadanik bidea ematen dietenen tipo berekoak direnak.

Egitate antropologikoak nahikoa hurbileko eskalan dauden beste fenomeno horiek dutenetik, tratamendu analogo baten esperantza eskaintzeko.

Ez al da harrigarria ikustea, antropologia benetako zientzia bilakatzeko inoiz baino hurbilago sentitzen den momentu berean, lurzorua falta dela finkaturik zegoela usten zen hartan bertan?

Egitateak berak ere desagertu egiten dira: zenbatekoan eskasegiak, edo behar adinako segurtasunez konparatzeko biderik ematen ez duten kondiziotan bilduak.

Gure erruz izan ez den arren, botaniko afizionaturen gisa jokatu dugula ohartu gara, lagin heteroklitoak nolanahi bilduz, haiek gaizki tratatuz eta gure belarpotoetan gordetzeko trenkatuz.

Eta hona gu hemen bat-batean deituak serie osoak ordenan ipintzera, xehapen originalak definitzera, birrindurik ez badaude ere hondatu samar aurkitzen ditugun parte txikienak neurtzera.

Antropologoa, zain dauzkan lanbideak eta burutzeko prest beharko lukeen guztia ebokatzen dituenean, etsipenak menderatzen du:

nola heldu horretara, erabilgarri dituen dokumentuekin?

Fisika kosmikoa astronomo babiloniarren behapen medioez eraikitzera beharturik balego bezalatsu da nolabait.

Eta alabaina, gorputz ortzitarrak beti ere han daude, eta aldiz gu gure dokumentuez hornitzen gaituzten kultura indigenak erritmo bizkorrean ari dira desagertzen, edota beste genero berri bateko objektu bihurtzen ari dira, (...)